ESKERRIK ASKO!!!
MILA ESKER BIHOTZ BIHOTZEZ HAU POSIBLE EGIN DUZUEN GUZTIOI!
SARRERAK GAUR 22.30ean itxiko ditugu
Gaur gaueko 22.30ean itxiko dugu webgunez sarrerak erosteko aukera.
Uste baino ordu eta erdi lehenago izango da izan dugun erosketa uholdeagatik.
Zaila izango zaigu bestela denak kudeatzea.
Bihar 14:00ak arte 20 eurotan erosi ahal izango dituzue Ordizian.
Mila esker denoi!
Gu joango gara, eta zu?
Azken bideoa, klikatu hemen:
Dim lights Embed Embed this video on your site
Askotariko eragileek egin dute bat 'Unea iritsi da' autodeterminazioaren aldeko ekimenarekin

Karlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia, Ramon Labaien Jaurlaritzako sailburu izana, Julen Madariaga mugimendu abertzaleko kide historikoa, Nestro Basterretxea eskultorea, Iñaki Perurena harrijasotzailea, Andoni Egaña bertsolaria, Mikel Labaka Realeko jokalaria, Joxe Agirre fraide beneditar eta artxibozaina, Porrotx pailazoa zein Eñaut Elorrieta Ken7ko kantaria helburu bakar baten inguruan bildu dira gaur Donostiako Miramar Jauregian: autodeterminazioaren aldeko Unea iritsi da ekimenari babesa agertzea.
Unea iritsi da! ekitaldira joango direnentzat oharrak
SARRERAK:
-Egun osorako sarreraren prezioa 20 € izango da helduentzat. Sarrera honekin jaialdian izango diren ekitaldi guztiak ikusi ahalko dira (herri kirolak, pailazoak, kantautoreak, ekitaldi nazionala, kontzertuak).
-Egun osorako sarreraren prezioa 8 € izango da haurrentzat.
-Sarrerak www.uneairitsida.net heldidean daude salgai. Toki fisikoetan erosi nahi dituenak begiratu SARRERA SALMENTA berrian.
NOLA HELDU:
More Articles...
Page 1 of 3



